XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTURA BAKAR BATERANTZ?

Beste herri eta kulturak geure kulturaren parametroez juzkatzeko joera izaten dugu.

Mendebaldeko zibilizazio indartsuarekin dituzten kontaktuetan, indigenak beti galtzaile atera dira.

Konkistatzaileek beti izan dute haien lur eta lehengaiak ustiatzeaz gain herri autoktonoak zibilizatzeko obsesioa.

Gure mendebaldeko fundamentalismoak, gure gehiagotsun konplexuak eta gure aurriritziek, baloreen, giza eskubideen, ongi eta gaizki dagoenaren giltza dugula pentsarazten digute eta ezezaguna edo desberdina dena arbuiatzera (algeriarren edo marokoarren inbasioaz beldur gara) bultzatzen gaituzte.

Ondorioz, askotan ez dugu jakiten beste gizarte batzuk aurkitzen eta ebaluatzen eta ezin dugu ulertu hauentzat gauzen jabe izatea eta kontsumoa bizitzako oreka psikologikorako ezinbesteko helburu ez direla.

Azkenaldian badago, talde batzuetan, herri indigenetan gureak baino balio moral hobeak ikusteko joera; baina, egia esan, balio edo ontasun hori ez dagokie beren ohiturei; munduari eskaintzen dioten kultur aniztasunari baizik.

Zoritxarrez, aniztasun hori mundua uniformizatzeko joeragatik suntsitzeko arriskutan dago.

Bizi direneko Estatuetako garapen-premiek gero eta gehiago baztertzen dituzte.

Bizitzeko espazioa eta ohiturak kentzen dizkiete eta menpeko bihurtzen dituzte.

Merkatu-ekonomian, kontsumoan eta kultur korronte nagusian talde zokoratu gisa azaltzen dira.

Gure planeta honetan bizirik dirauten 5.000 herri indigenek kultur aniztasunaren %90 beren esku dute, munduko biztanleriaren %6 besterik ez badira ere, pertsona-kopuruari dagokionez.

Eta gizateriak ondare hori galtzen utzi behar al du? Ezetz erantzuteko arrazoi batzuk badira: jende horiek beren bizimodua eta balore-sistema galduta sufritu egiten dutelako (...)